Albisteak

 

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak:

  • Karrantzan erroldatuta egotea, jarduera ekonomikoa gauzatzen duen erakundeak egoitza soziala udal-barruti horretan edukitzea edo jarduera ekonomikoa udal-barruti horretan gauzatzea nahiz eta bertan erroldatuta ez egon. Hori guztia 2020ko martxoaren 14an.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) dagokion atalean izena ematea, autonomoa, txikizkako saltokia edo merkataritza-sozietatea izanez gero.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluan zehaztutako klausuletako bat betetzen ez dela egiaztatzen duen zinpeko adierazpena.
  • Udal Diruzaintzarekiko, Bizkaiko Foru Ogasunarekiko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak ordainduta edukitzea 2020ko otsailaren 29an.

Baldintza horiek honela egiaztatu behar dituzte eskatzaileek:

  • Pertsona fisikoen errolda ofizioz egiaztatuko da; enpresaren egoitza soziala, berriz, erakundearen osaera-eskriturarekin justifikatu beharko da.
  • Udalak ofizioz egiaztatuko du JEZren errolda. Hala ere, jarduera ekonomikoa Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo gauzatzen dutenek alta-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Aurretik aipatutako Administrazioekiko zorrak ordaindu izana justifikatzeko, ziurtagiri bana aurkeztu beharko da horietako bakoitzeko, Udal Diruzaintzakoa izan ezik, ofizioz egiaztatuko baita.

Aurretik aipatutako erakundeei ordainketak atzeratzea edo zatitzea eskatu bazaie, ulertuko da zorrak ordainduta daudela.

Sakatu hemen deialdiaren informazioa deskargatzeko (PDF 238KB)

Sakatu hemen eskaera orria deskargatzeko (PDF 634KB)