Albisteak

 

Otsaileko ostiraletan, 7, 14, 21 eta 28an, 18:00etatik 19.00etara, Kultur Etxean bilduko gara Emakumearen Nazioarteko Egunerako ekintza bat prestatzeko.

Horretarako, kolaboratzera animatu zaitezen behar dugu, egun hori ospatzeko ekitaldi dibertigarri eta aberasgarri bat prestatzen parte har dezazun. Mahai-ingurua egingo dugu emakumeek gertakari horri buruz dituzten ikuspuntuak azalduz, eta horrek ekintza bateratu bat prestatzen lagunduko digu, guztiok gure ahotsa eta gure zatia izan dezagun. Beharrezkoa da Kultur Etxean izena ematea eta hitzartutako ordu eta egunetan etortzea: hitz egitea, barre egitea, azaltzea, kontrastatzea, irudimena martxan jartzea... gure aliatuak izango dira, guztiok bat egingo gaituen ekitaldi bat prestatzeko, jai- eta aldarrikapen-klabean.

Daniela Bartolomek gidatzen du tailerra; aktore, poeta, rapsoda eta dramaturga.

Ez utzi zuri kontatzen, bizi ezazu, parte hartu!

Anima zaitez!