Albisteak

 

Karrantzako Udaleko Kultur Etxeak “Karrantza Harana” argazki lehiaketaren XXXIII. edizioa antolatu du 2016erako.

OINARRIAK

HELBURUA.- Lehiaketaren helburua da argazkiak biltzea Udal Liburutegiko Tokiko Arloko argazki artxiborako.

GAIA.- KARRANTZAKO ZUBIAK

LANAK.- Egile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez ere. Obrek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

NEURRIAK.- Argazki bakoitza, horizontalean inprimatuta, gutxienez, 15,2 x 20,2 cm-koa izango da, eta 21 x 28 cm-ko kartoi mehe batean itsatsita aurkeztu behar dira.

LANAK AURKEZTEKO EPEA.- Lanak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da. Lanak Kultur Etxean aurkeztu edo korreoz igorri beharko dira (Kultur Etxea - Concha 46 - 48891 Karrantza - Bizkaia). Antolatzaileek ez dute euren gain erantzukizunik hartuko, lanak bidaltzean horiek galdu edo hondatzen badira.

LANAK NOLA AURKEZTU.- Argazki bakoitzaren atzealdean nahitaez jarri beharko da egilea identifikatzeko hautatutako lema eta argazkiaren titulua. Gutun-azal batean aurkeztuko dira, eta barruan, beste gutun-azal txiki batean, goiburuaz gain, egilearen datuak adieraziko dira.

EPAIA: Epaimahaia izendatuko da, eta bere epaia aldaezina izango da.

SARI BANAKETA: Urriaren 1ean izango da.

SARIAK:-
1. saria 150€
2. saria 100€
3. saria 50€

“Partaide bakoitzak, gehienez ere, sari bat du”

Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez badute.

ERAKUSKETA.- Kultur etxeak jendaurreko erakusketa egin ahal izango du lehiaketara aurkezten diren argazkiekin. Saritutako argazkiak Karrantzako Udalarentzat izango dira, eta honek argazki horiek erabili edo kopiatzeko eskubidea izango du.

OHARRAK.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onestea dakar.

Antolatzaileek oinarri hauetan aurrez ez ikusitako arazo guztiak ebatziko dituzte.

 Oinarriak (PDF 417KB)