Albisteak

 

Maiatzaren 16tik aurrera abiaraziko da auzoak eta erdigunea (Concha edo Ambasaguas) lotuko dituen Auzotaxiaren edo Landa-taxiaren zerbitzua.

Zerbitzua ahalik eta erabiltzaile gehienei emateko, 9 ibilbide ezarri dira, eta bakoitzak hainbat auzo hartzen ditu. Taxiak astean bitan egingo du ibilbide bakoitza, baina ordutegia ez da bera izango bi egunetan.

DATU INTERESGARRIAK
Joan-etorri bakoitzaren kostua bi eurokoa izango da.
Bidaiak erreserbatu egin behar dira, taxi-gidariari berari (Manito) 670 046 311 - 659 562 067 - 94 610 69 86 telefono-zenbakietara deituta.

OHARRA: Proiektua behin-behinekoa da. Denborak adieraziko digu zein aldaketa edota doikuntza egin behar diren ahalik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.

1. ibilbidea (PDF 506KB)

2. ibilbidea (PDF 507KB)

3. ibilbidea (PDF 504KB)

4. ibilbidea (PDF 357KB)

5. ibilbidea (PDF 510KB)

6. ibilbidea (PDF 451KB)

7. ibilbidea (PDF 468KB)

8. ibilbidea (PDF 513KB)

9. ibilbidea (PDF 535KB)

 Ibilbide guztiak (PDF 946KB)