Albisteak

 

Oraintxe jarri behar duzue etorkizunerako lehen harria, zuen txikiaren etorkizuna hizkuntza eredua aukeratzean hasiko da.

D ereduak balio erantsia emango dio haurraren heziketari eta orain duen gaitasuna baliatu ahal izango du, bi hizkuntza edo gehiago aldi berean ikasteko.

Euskarak gehiago emango dio haurraren heziketari, komunikatzeko aukera zabalagoak eskainiko dizkio eta pertsona gisa hazteko oinarriak errotzen lagunduko dio. Gainera, hainbat ikerketaren arabera, D ereduan ikasteak haurrari ondoko abantaila hauek ekarriko dizkio:

  • Hirugarren edo laugarren hizkuntza bat ikasteko gaitasuna indartuko du.
  • Beste eredu batzuetan ikasteak baino etekin handiagoa eta emaitza hobeak lortuko ditu.
  • Etorkizunerako erroak sendotuko ditu: lan aukera gehiago izango du.
  • Euskaraz zein gaztelaniaz bikain aritzeko aukera..

 Triptikoa ikusi (PDF 121KB)