Albisteak

 

Kobak bisitatzeko udako ordutegia Repsol gidaren "Mejor rincón 2013" lehiaketaren amaierarekin batera bukatu da. Lehiaketa horretan herri honetan dagoen Pozalaguako kobazuloa atera da garaile. Horren ondorioz, eta bisitari gehiago hurbilduko direla aurreikusita, Udal honek, Enkarturrekin batera, udako ordutegia mantentzea erabaki du. Horrela geratzen da:

  • Asteburuak 11:00etatik 20:00etara (sartzeko azkeneko ordua 19:00etan)
  • Astean zehar irailaren egun guztietan zabalduko da, astelehenak eta 18an (asteazkena) izan ezik, Gertaera Oneko Andra Mari jaia ospatzen delako, 11:00etatik 18:00etara (sartzeko azkeneko ordua 17:00etan)

Urritik aurrera ohiko egutegiarekin jarraituko dugu. Asteburuak, jaiegunak eta zubietan zabalik egongo da jendearentzat, eta astean zehar hitzartutako bisitak egingo dira.

Era berean, jakinarazten dugu arrazoi bera dela eta Karrantzako turismo bulegoa zabalik egongo dela asteburuetan.