Albisteak

 

Karrantzako Udalak, joan den ostegunean, 2012ko abenduaren 20an, eginiko ohiko osoko bilkuran onetsi zuen (Karrantza Zabala, PNV eta Bildu) HERRIRA mugimenduak eginiko dokumentua sinatzea. Horrez gain, erabaki zuen herritarrei dei egitea datorren urtarrilaren 12an Bilbon "Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herria" goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrean parte hartzeko.

Sakabanaketa politikarekin amaitzea eskatzen da, askatasunik ez duten pertsonek dagozkien zigorrak euren jaiolekutik hurbil, ETXETIK hurbil, bete ditzaten. Gaixotasun larria duten hamahiru preso aske gera daitezela, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia bete dadila, eta beraz, aska ditzatela zigorra bete duten 67 presoak. Horien artean daude 18 urte preso daramatzan Eduardo Pérez de Anuzita Urkijo, herri honetako bizilaguna, 2008ko urtarrilaren 25ean zigorra bete zuena.

Salbuespen neurri horiek sufrimendu handia eragiten dute bai zuzenean neurri horiek jasaten dituztenei, bai gizartean, apustu garbia egin baitu bakearen eta giza eskubideen errespetuaren alde. Eta sufrimendu hori buka dadin, salbuespen neurriak desagerrarazteko, aski litzateke legeria arrunta aplikatzea.

Aurten, presoen senitartekoek eta lagunek zenbait larritasun mailako trafiko istripuak izan dituzte.

Horrela, Enkarterriko Udal honek honako erabaki hauek sinatu ditu:

  1. Espainiako Gobernuari eskatzea presoen eta haien hurbilekoen giza eskubideak errespetatzen dituen espetxe politika aplikatzeko. Neurri horiek zigorra bizilekutik hurbil betetzeko eskubidea eta osasun eskubidea bermatu behar dituzte, baita beraien zigorra bete duten presoen askatasuna eta zigorraren 3/4ak (edo 2/3ak) bete dituztenen baldintzapeko askatasuna ere.
  2. Udalaren kezka adieraztea astebururo Imanon González Pardo eta Eduardo Pérez de Anuzita Ukijo preso politikoen senitartekoek eta lagunek sufritzen duten arriskuagatik, eta elkartasuna adieraztea sakabanaketaren biktima guztiei, eta bereziki kartzelara bisitan ziozela edo bertatik zetozela errepidean bizitza galdu duten horiei guztiei.
  3. Txus Martín aske uzteko eskatzea, pairatzen duen gaixotasun psikiko larria behar bezala tratatu ahal izateko; izan ere, ez da kartzelan egotearekin bateragarria.
  4. Baieztatzea Udal hau prest dagoela herriko bizilagun presoen giza eskubideen defentsan lan egiteko, eta haien senitarteko eta hurbilekoen egoera arintzeko.
  5. Bat egitea HERRIRA mugimenduaren deialdiarekin, eta dei egitea urtarrilaren 12an Bilbon "Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrean parte hartzeko"