Albisteak

 

Karrantzako Udalak aurreko ostegunean Ekainak 9 oso bisita espeziala izan zuen bilkura osoko aretoa beteta eta parte hartzeko gogoekin zegoelarik.

Eskolako Agenda 21ean lan egiten duten ikastetxetako ikasleak, Kontza LHI eta Karrantza BHI-koak, zinegotzien eserlekuetan jesarri ziren Kontsumo Arduratsuaren inguruan kurtsoan zehar egindako lana aurkezteko eta hartutako konpromisoak ezagutarazteko, ingurugiroarekiko sentsibilizazioa eta errespontsabilitatea erakutsiz.

Txema Martín Iparraguirre Alkateak eta, Virginia Elguea Zinegotziak, ikasleriak ikasteko leku jasangarriagoa lortzeko aurrera eramaten dituen praktika onak kontutan izan zituzten, eta gainera, zorionak eman zizkieten eta orain arte egin duten bezalaxe lanean horren ondo jarraitzeko animatu zituzten.

Bukatzeko, ikasleriak kargu politikoei udalerrian kontsumoaren inguruan hobekuntzak lortzeko adostutako proposamenak helarazi zizkieten. Alkateak, hauek aztertuko ditu aurrera eramateko.