Albisteak

Kartela 

ENKARTUR eta ENKARTERRIALDEk eskualdean enpresa berriak sortzeko asmoarekin jarraituz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Ekonomi sustapen sailaren bitartez, ekainaren 22an, 9.00etatik 13.30ak arte Balmasedako Kultur Etxean ospatu behar den “Lidergo eta taldeka ikaskuntza”-ri buruz lehen tailerrean parte hartzeko gonbidatzen zaituzte.

Tailer hau eta ospatu behar diren beste bietan (datorren ekainaren 23an eta uztailaren 8an), 4 pertsona ekintzaileak hautatzeko helburua du. Saridunek, 7.500 eurotan balioztatutako sari bat jasoko dute; alegia, urtebeterako diru-laguntza bat: Tecnaliak antolaturitako LEADERSHIP ADVENTURE (www.teamacademy-euskadi.com) programan parte-hartzeko. Programa hau, berritzaile bere metodologian, Ipar Europako hainbat herrialdetan (Finlandia, Alemania, etab.) erabiltzen diren ekintzailetasun prozesuak praktiketan oinarrituta dago.

Parte-Hartzaileek, gure eskualdean sorturitako enpresa berrietako kasu praktikoak ezagutzeko aukera izango dituzte hiru tailerren zehar, beste persona ekintzaileekin harremanetan jartzea eta Enkarterrietan martxan jar daitezketen egitasmoen inguruan lan egitea.

Nahi izanez gero, Izen-ematea (www.empresa-encartaciones.com) webgunearen bitartez egin dezakezu.

Informazio gehigarri lortzeko, 94 669 08 77 edo 94 680 01 32 telefonoetara deitu edo mezu elektroniko bat bidaliz (info@empresa-encartaciones.com) posta elektronikora.

Animatu zaitez!

Izena eman eta ENKARTERRIEN alde apostatua egin.

Egitaraua ikusi