2010eko Irailaren 6-a, Astelehena
Hasiera >> FAUNA
Fotografías de Karrantza/Karrantzako Argazkiak

FAUNA

KARRANTZAKO FAUNA

Miguel Sabino Díaz-en Argazkia - Rana de San Antón

Karrantzan basoko fauna anitza da. Ugaztunen artean, esate baterako, katazuria, katagorria, erbinudea, orkatza, lepazuria, basakatua, basurdea, otsoa, lepahoria, azkonarra eta azeria aurki ditzakegu.

Eguneko hegaztien artean, alimontxea, aztorea, sai arrea, belatza, belatz handia eta zapelatz arrunta dira ohikoenak. Eta gauekoak, berriz, hontz handia, urubia, hontz zuria eta mozoloa.
Bestalde, txoririk arruntenak kaskabeltza, erroia, txantxangorria, mika eta durdula dira.
Gainera, hainbat saguzar espezie daude, kobetan bizileku egokia topatzen dute eta.
Anfibioen artean, arrabio arrunta eta gailurretako uhandrea, besteak beste, ikus ditzakegu Haran honetan. Narrasti nagusienak Schreiber muskerra eta horma-sugandila dira.

Azkenik, behi montxina eta pottoka ia egoera basatian bizi dira urte osoan zehar Haranaren inguruko mendietan. Bertako arrazen katalogo zabal hau aurpegi horia zein beltza duen Karrantzako ardiek eta Villano arrazako txakurrek osatzen dute. Azken horiek, normalean, behi montxinak harrapatzeko erabili ohi dituzte gune honetako abeltzainek.

Miguel Sabino Díaz-en ArgazkiaMiguel Sabino Díaz-en ArgazkiaMiguel Sabino Díaz-en Argazkia

Barrio de Concha 1 · 48891 KARRANTZA HARANA · Tfn: 94 680 60 12 · Fax:94 610 67 63 · udala@karrantza.org · Lege oharra · XHTML  CSS  A-A