2010eko Irailaren 6-a, Astelehena
Hasiera >> UDAL GARAPENA
Fotografías de Karrantza/Karrantzako Argazkiak

UDAL GARAPENA

UDAL GARAPENA ETA ENPLEGUA

Karrantzako Udalaren lehentasuna enpresa-jarduera berriak garatzea da. Horretarako, enplegu-sustapena sendotzen eta ekimen berriak bultzatzen dihardu.

Udalerri honek bertoko langileak informazio, orientazio eta aukeraketa prozesuetan parte hartzea nahi du. Eta ondorioz, enplegu eta toki-garapeneko agente baten laguntza dauka.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Idoia de la Hoz-engana (enplegu eta toki-garapeneko agentea).
Email Posta: idoia@karrantza.org
Udaletxean bertan edota 946806012 telefonoan izango duzu 9:00etatik 15:00etara.

 

ENPLEGU TAILERAK

TURISMO GIDARIA:

2006ko abenduan hasi zen Karrantzan turismo gidaria izateko tailerra. Berau, 25 urte baino gehiago duten langabetuei zuzenduta dago eta urtebete iraungo du. Tailerrak bertan parte hartzen duten hamabi ikasleak trebatu nahi ditu, etorkizunean turismo gidari lanetan aritu ahal izateko. Hori dela eta, udalerriak dituen baliabide-turistikoak irakasten zaizkie.

IrudiaIrudiaIrudia

IGELTSEROTZA:

Hasiera batean, Ambasaguas auzunean dagoen Dolomitas del Norte-ko eraikina erabilpen anitzeko lokal bihurtzea zen tailer honen xedea. Langabetuentzako tailer hau 2006ko abenduan hasi zen eta urtebete iraungo du. Epe hau bukatutakoan, bertako ikasleak gai izan beharko dira lanbide honetan aritzeko, eta horren bitartez, lan munduan sartzeko.

IrudiaIrudiaIrudia

LANERAKO PRESTAKUNTZA

Mekanografia eta janari-erabiltzaile txartela lortzeko ikastaroak dira, besteak beste, enplegu sailak martxan jarri dituen ikastaro batzuk. Dena dela, hurrengo batean ere ikastaro hauek edota bestelako batzuk aurrera egiteko, udalerriko eskaria hartuko da kontuan.

AUZOLAN ETA INEM- KORPORAZIO LOKALAK

Egitasmo hauek Eusko Jaurlaritzaren eta INEMen diru laguntza jasotzen dute, hurrenez hurren. Auzolan egitasmoak udalerrian premia handiena duten biztanleei lagundu nahi die prestakuntzaren bitartez lanpostu bat bilatzen, eta ondorioz, lan-munduan sartzen.

INEM – Korporazio Lokalen helburua, ostera, udaletarako langileak kontratatzea da.

Barrio de Concha 1 · 48891 KARRANTZA HARANA · Tfn: 94 680 60 12 · Fax:94 610 67 63 · udala@karrantza.org · Lege oharra · XHTML  CSS  A-A